XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztangintzarako sasoiaren amaiera markatzen zuen olha-barreia egin ondoren, artaldeak ibarrera jaisten ziren moztera.

Biharamunean goimendietarako bidean behera etortzen ziren eta ardiak antzututako (antxû) sasoiari hasiera ematen zitzaion.

Irailaren amaiera arte olako kideak atzera eta aurrera ibiltzen ziren, ibarra eta mendiaren artean (ûnguumlratuumlz), baina binaka txandakatzen ziren, elkarren ondoko bi zeregin zituztenak (etxekanderea eta artzain nagusia adibidez) aldatzen zirelarik.

Ez ziren, beraz, banaka txandakatzen.

Antzualdi guztian txabolan bi artzain baino gehiago ez ziren inoiz egoten.

2

Aldikatziaren kontzeptua (segidazko ordezkapenaren esanahian) eta ûngûrûarena (errotazioaren esanahian) ola sistema gisa eta sistemaren barruko harremanen antolaketa ulertzeko funtsezkoak dira.

Ûngûrû (inguru) hitza errotazioaren esanahian erabiltzen da, baina leku baten edo objektu zein zirkuitu edo zirkulu baten zirkunferentzia ere adierazten du.

Aditzaren ûngûratû formak inguratu, bira osoa eman, ardatz baten inguruan buelta eman (eta arrosarioa errezatu ere bai) esan nahi du.

Udaldian artzainak olhan ûngûrian (olako errotazioan) direla esaten da.